Genero berria, Stegasteridae (Echinoidea) Coniaciarreko Euskokantauriar arroko sakoneko faziesekoa New genus of Stegasteridae (Echinoidea) from the Coniacian deep facies of the Basque-Cantabrian basin.

Main Article Content

Enric Forner i Valls
Jose Kruz Arbilla Karasatorre
Txema Moreno Alcalde

Gaur egungo Holasteroida Durham & Melville, 1957, ordenako ekinidoak itsaso sakonean soilik bizi dira. Ekinido guztien artean batimetria handiagoko eremuetan bizi direnak ditugu (Smith & Kroh, 2020), nahiz eta Kretazeoan holasteroideo batzuk sakonera gutxiko uretan egon bazeuden. Haien arteko erlaziorik gabe, lau aldiz gutxienez, migratu dira holasteroideoak itsaso sakonerantz; horietatik hirutan Goi Kretazeoa eta Tertziarioaren artean. Stegasteridae (Duncan, 1889) familiakoak nagusitu ziren Goi Kretazeoko ur sakonetan baina, antza, Kretazeo/Tertziarioko trantsizioan galera handia pairatu zuten. Stegasteridae familiaren sistematika ez dago oraindik ongi finkatuta, beste arrazoiren artean, deskribatutako genero-tipoen hainbat espezieren ezagutza ahula delako.
Egun Euskokantauriar arro sedimentarioko (CVC hemendik aurrera, Cuenca Vasco-Cantábricaren siglak, hain zuzen ere) ekinidoen ezagutza eskasa da eta, bestalde, deskribapen urriko Rispolia subtrigonata (Catulo, 1827) izenarekin ekinido asko aipatzen dira, beti ur sakonekin lotuak, eremu eta adin geologiko oso ezberdinekoak, espeziaren aldakortasun handia aitzakia harturik, baina baliteke espezie ezberdinez aritzea; hori dela eta, beraien ezagutzan sakontzea bidezkoa dirudi.
Rispolia Lambert,1917, generoa ez dela onargarria ondorioztatzen da Stegaster Pomel, 1883, generoaren ondorengo sinonimoa delako; eta baita espezie tipotzat Rispolia subtrigonata hartzen duelako, zeina taxon bezala barne moldetan bakarrik oinarritzen denez zehaztasun, ezagupen eta irudikapen eskasekoa delako. Gauzak horrela, nomen dubium bezala hartu beharko litzateke, eta horrela ez jokatzean taldearen sistematikan nahasmen handia sortarazi du. Kontuan hartu behar da holotipoa galduta dagoela eta diagnosi-ezaugarri nagusiak agerian utziko zituen kalitatezko material faltagatik ezin izan dela deskribapen berririk egin. Iberiar penintsulako R. subtrigonata multzoan sailkatu den material guztia bi taldetan banatu daiteke: CVCn eta ziur aski baita Huescan eta Lleida aldean aurkitu direnak ere -azken hauek kontserbazio oneko aleak ez izanda ere- lan honetan deskribatzen den espeziari dagozkio. Berriz, Sistema Bético-ko eremukoak (Almeria, Murtzia, Alacant) Stegaster sp. espezie bati dagozkio, zeinean anbulakro pareak ez-petalodun agertzen diren eta sistema apikala luzatua, betiere, azterketa sakona osatzeko kalitatezko aleen falta izan.
Stegasteridae familiaren diagnosia ere zuzendu eta biribildu egiten da lan honetan, genero berri bat deskribatuz, Nafarroina, eta baita espezie berria ere, singularis, hain zuzen ere. Ondorioz, ur sakonetako Stegasteridae familiaren ezagutzarako ekarpena egiten da eta baita CVCko Echinoidea klasea hobe ezagutzeko ekarpena ere.

Paraules clau
Holasteroida, Stegasteridae, Nafarroina singularis taxon berriak, sakoneko faziesa, Coniaciarra, Euskokantauriar arroa

Article Details

Com citar
Forner i Valls, Enric et al. “Genero berria, Stegasteridae (Echinoidea) Coniaciarreko Euskokantauriar arroko sakoneko faziesekoa: New genus of Stegasteridae (Echinoidea) from the Coniacian deep facies of the Basque-Cantabrian basin”. Nemus. Revista de l’Ateneu de Natura, no. 11, pp. 187-04, https://raco.cat/index.php/Nemus/article/view/391620.

Articles més llegits del mateix autor/a

1 2 3 4 > >>