Galeaster bertrandi Seunes, 1889 (Echinoidea) espeziearen lehen aipamena Nafarroan

Main Article Content

Jose Kruz Arbilla Karasatorre
Enric Forner i Valls

Galeaster bertrandi Seunes, 1889, ekinido bitxiaren deskribapen zehatza ematen da, orain arte Nafarroan aipatu den lehena, nahiz eta Kretazeoaren bukaeran izandako espezieen desagerpena ikertzeko helburuarekin badagoen Euskokantauriar arroko Maastrichtiar/Paleozeno garaiari dagokion lan sakonik. Espezie honek garrantzi berezia du: K/Pg muga gainditu zuelako; ondo ikertu gabeko ur-sakonetako ekinidoa delako; batzuen ustetan Galeaster generoa gaur egungo Pourtalesiidae A. Agassiz, 1881, familiaren jatorria izan; eta espeziearen ezaugarri batzuk (sistema apikala, esaterako) gutxi ezagutzen direlako. Ale bakarra aurkitu da zeinari III anbulakroaren ildoa eta peristoma garbitu zaizkion. Sistematikarako Kroh & Smith (2010) eta Kroh & Moi (2022) jarraitu dira. Aurkitutako alea Galeaster bertrandi espeziari lerrotzeko holotipoarekin alderatu da. Nafarroako Daniarrean dagoen lehen erregistro honekin Euskokantauriar arroan ere egiaztaturik geratzen da especie honek K/Pg muga gainditu zuela, Santandergo Mayor lurmuturrean aurkitu zena Maastrichtiar garaikoa baita. Ale heldu batean egiaztaturik geratzen da 2. eta 3. plaka genitalak bat egin gabe daudela eta bere atzeko gonoporoak atzeko plaka genitaletan txertatuta daudela eta ez, autore batzuek dioten bezala, II eta IV plaka okularretan. Generoaren diagnosiaren zati bat zuzendu da. Lehenengo aldiz 1. eta 4. anbulakroartekoek aho gainazalean dituzten berezitasunak deskribatu dira, zeinetan peristomarekin bat egiten duen plaka hurrengoarekiko bananduta ageri den, azken hori ere sinplea izanik. Genero zein espeziearen plaken arkitekturak erakusten dituen aldaerengatik, eta gaur egungo Pourtalesiidae familiaren barruan kokatua izanagatik (EAT, extrarradial-axial teoria deiturikoa familia honetan oinarritu da) bere ikerketan sakontzeko lagin esanguratsua lortzeko landa-lana ezinbestekoa da. Hitz-gakoak: Holasteroida,

Paraules clau
Holasteroida, Pourtalessidae, Galeaster, deep-water fauna, Danian, Basque-Cantabrian basin, Nafarroa

Article Details

Com citar
Arbilla Karasatorre, Jose Kruz; and Forner i Valls, Enric. “Galeaster bertrandi Seunes, 1889 (Echinoidea) espeziearen lehen aipamena Nafarroan”. Nemus. Revista de l’Ateneu de Natura, no. 13, pp. 136-47, https://raco.cat/index.php/Nemus/article/view/420978.

Articles més llegits del mateix autor/a

<< < 1 2 3 4 > >>