Bizitzaren simulakroan : telebistak eta supermerkatuak errealitatea nola eraldatzen duten Don Delilloren White Noisen

Main Article Content

Ahmad Ghashmari
Artikulu honek simulazioak, hipererrealitateak eta kontsumismoak Don DeLilloren White Noise eleberrian izan duten eragina aztertzen du. Egileak esanahia ezabatu edo deuseztatzen dituen inperiotzat ditu teknologia eta komunikabideak. Telebista eta irratiko berri eta zurrumurruek eta irudi medikoak sortzeko tresnek jendearen bizimoduarekin nahastu dira azkenaldiko kultura kapitalista honetan. Are gehiago, lan honek simulazioen bidez sortutako hipererrealitateari buruzko alderdi batzuk argituko ditu. Ikusiko dugun bezala, errealitate mota hau errealitatea bera baino errealagoa bihurtu da. Gero, supermerkatuen eragina eta kontsumo-kulturaren hedapena aztertuko ditugu. Ekoizpen eta kontsumoak esanahi berria hartu dute “azaleko” gizarte honetan, eta jendeak gauzak ulertzeko dituen moduan eta errealitatean eragina dutela ikusiko dugu.

Article Details

Com citar
Ghashmari, Ahmad. “Bizitzaren simulakroan : telebistak eta supermerkatuak errealitatea nola eraldatzen duten Don Delilloren White Noisen”. 452ºF: revista de teoría de la literatura y literatura comparada, no. 3, pp. 171-85, https://raco.cat/index.php/452F/article/view/208107.